Terele Pávez aktorea zendu da

1939an Bilbon jaiotako Terele Pávez aktorea iragan ostiralean zendu zen Madrilen buruko isuri baten ondorioz. Antzerkigintzari eta zinemagintzari eskaini zizkion bere bizitzako urte gehienak, eta 70 film, antzezlan eta telesail baino gehiagotan hartu zuen parte. Alex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdi filmean egindako lanagatik Goya saria jaso zuen 2014an.

By |2017-08-21T08:54:50+02:0013 abuztua, 2017|

Bi euskal film lehiatuko dira 23. Fant jaialdiko Sail Ofizialean

Iaz Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean eskaini zuten Roberto San Sebastiánen La noche del virgen (2016) eta Sitgesko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdian izan zen Haritz Zubillagaren El ataúd de cristal (2016) beldurrezko ekoizpenak Bilboko Zinema Fantastikoaren 23. Fant Jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira, AEBtako, Mexikoko, Kanadako, Hego Koreako eta Finlandiako filmen aurka, besteak beste. Film laburren kategorian, gainera, 21 laburretik 11 euskal ekoizpenak izango dira.

By |2017-04-25T11:13:40+02:0010 apirila, 2017|
Go to Top