Bihar, otsailak 16, estreinatuko dute ‘Paperezko hegoak’
Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 18. urteurrenaren harira, Samara Veltek eta Josu Martinezek zuzendutako Paperezko hegoak dokumentala estreinatuko dute bihar, otsailaren 16an, ETB1en 22:30ean. Itxiera lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jasotzen ditu elkarrizketa formatuko ikus-entzunezkoak.