%11 hazi da Bilbao Bizkaia Film Commissionek lagundutako ekoizpenen kopurua

%70era arte irits daitekeen onura fiskala baliatuta, 168 ekoizpen filmatu dira Bizkaian 2024an, tokiko filmaketak erakarri, kudeatu eta laguntzeko zerbitzu publikoa den Bilbao Bizkaia Film Commission erakundearen arabera. Guztira, 43 iragarki, 7 argazki-saio, 16 film labur, 25 telebista-programa, 28 dokumental, 8 bideoklip eta 2 webserie filmatu ziren, 74 udalerritan.

By |2025-02-19T12:58:13+02:0019 otsaila, 2025|

Eusko Jaurlaritzak 400.000€ bideratuko ditu filmen eta telesailen garapenerako

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2023. urtean ikus-entzunezkoen arloko proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia zabaldu du. 400.000 euro erabiliko dira guztira, eta eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ekainaren 1etik uztailaren 1era bitartekoa.

By |2023-06-05T09:55:54+02:005 ekaina, 2023|

Beste bi telesail euskaraz

Urte berriaren iritsierarekin hasi gara berri onak jasotzen. Euskaraz azpititulatutako bi telesail berri igo ditu NETFLIX plataformak bere eduki eskaintzara: Begirada lotsagabea (Olhar Indiscreto / Mirada indiscreta) eta Kaleidoskopioa (Kaleidoscope). Biak ala biak, katalanez eta galegoz ere ikus daitezke.

By |2023-01-02T13:11:58+02:002 urtarrila, 2023|

ASIER ALTUNA: “Hemen geneukan ekosistema txikia, orekatua, apurtu egin da”

Donostia Zinemaldiak aurten aurrenekoz antolatu duen Financing & Tech sorkuntza-inbertsoreen biltzarrean parte hartu zuen Asier Altuna zinemagileak irailean, nazioarteko inbertitzaileen eta Espainiako ekoiztetxeen arteko topaketan. Bertan erakutsi zuen proiektuaren gidoia amaitu berritan, Ipar Euskal Herriko Gastibeltza ekoiztetxearekin elkarlanean garatzen ari den Karmele filmaz hitz egin zigun sortzaile bergararrak. Baina ez hori bakarrik, kontsumo-ohitura aldaketez ere mintzo izan zitzaigun: “Zinema aretoak abandonatuta daude, ez dago jenderik

By |2022-12-22T11:07:43+02:0022 abendua, 2022|
Go to Top