Zinemaldiko Gazteriaren saria babestuko du TCM telebista kateak
TCM telebista katearen eta Donostia Zinemaldiaren arteko lankidetzak indarrean jarraituko du beste urte batez. New Directors saileko film guztien eta Horizontes Latinos saileko sortzaileen lehen ala bigarren film luzeen artean, Gazteriaren TCM saria banatuko dute gazte epaimahaikideek.