Euskal Zine Zikloa, Argentinako VIII. Euskal Kultura Jardunaldietan

Irailaren 5etik 28ra bitartean, garai bateko euskal ekoizpenez zein garaikideez osatutako zinema eskaintzaz gozatzeko aukera egongo da, herrialdeko hiriburuan. Bestalde, gaur bertan, UNLP La Platako Unibertsitatean, Apaiz Kartzela (Ritxi Lizartza, David Pallarés eta Oier Aranzabal, 2021) proiektatuko dute, 17:00etan hasita.

By |2023-09-05T11:05:54+02:005 iraila, 2023|

Hego Euskal Herriko ekoizpenak ikusgai ‘Clásicos contigo’ zikloan

Cervantes Institutuak eta Espainiako Zinema Akademiak ‘Clásicos contigo’ zikloa jarri dute gaur martxan. Uztailaren 10era bitartean, espainiar zinemagintzako 11 film klasiko eskainiko dituzte doan eta online. Aukeraketan Hego Euskal Herriko zinegileen lanak ageri badira ere,  ez da euskarazko lanik edo emakumeek zuzendutako pelikularik ere.

By |2020-05-08T11:11:24+02:008 maiatza, 2020|

Euskal zinemagintzaren hiriburua izango da udaberrian Edimburgo

2019 Scotland goes Basque ekimenaren baitan, euskal zinemaren atzera begirakoa antolatu du Etxepare Euskal Institutuak, Edinburgh International Film Festival zinemaldiaren laguntzarekin. Azken berrogei urteotan euskal zineak izandako bilakaera azalduko duten izenburu aipagarriak izango dira ikusgai ekainera bitarte egingo diren emanaldietan.

By |2019-05-02T12:12:12+02:0029 apirila, 2019|

Montxo Armendariz, 2017ko Eusko Ikaskuntza Saria

Montxo Armendariz zuzendari nafararri emango diote aurten Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria.  20.000 euroko ordainsaria jasoko du sortzaileak, udazkenean Donostiako Miramar jauregian ospatuko den ekitaldi ofizial batean. 1995an banatu zuten aurrenekoz errekonozimendua, eta eremu desberdin askotariko profesionalak omendu ditu urteotan. Besteak beste, Julio Caro Baroja antropologo eta historialaria, Mariasun Landa idazlea eta Javier Elzo soziologoa. Aitortza hau jasoko duen lehen

By |2017-06-12T10:31:09+02:002 ekaina, 2017|

17 herrialdetako 47 film eskainiko dituzte Mendi Film Festivalean

Gaur hasi eta hilaren 21era bitarte mendiarekin eta abenturarekin lotutako filmak izango dira ikusgai Bilbao Mendi Film Festivalaren zazpigarren edizioan. 17 herrialdetako 47 filmez gain, mintzaldiak, tailerrak, erakusketak eta ikastaroak ere eskainiko dituzte jaialdian. Azken hiru urteetan nabarmen hazi eta egonkortu den zinemaldia da Bilboko Mendi Film Festibala. Iaz 15.000 ikusle baino gehiago izan zituen, eta aurten zifra berdinera heltzea dute helburu antolatzaileek. Gainera, Clint

By |2019-05-17T15:59:13+02:0012 abendua, 2014|
Go to Top