‘TARDES DE SOLEDAD’: Kultura, artea, basakeria
Zuzendaria: Albert Serra Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia – Frantzia – Portugal Argiak itzaltzearekin batera eztanda egingo digu buruak. Zezen baten hilketa. Beste bat, gero berriro, eta horrela bi ordu luzez. Albert Serra ez da bereziki zinemagile diskretoa, polemika maite du, horren bila ez badabil ere. TARDES DE SOLEDAD filmarekin lehiatu zen iragan irailean Donostia Zinemaldian, eta Urrezko Maskorra irabazita, kostata, zinemagile kataluniarraren obra deseroso eta ‘desatsegina’ iritsi da zinema