Begirada feminista duten bi tailer antolatu ditu Zinemakumeak gara! mostrak
Irudiak genero ikuspegitik nola aztertu jorratuko dute urriaren 14an eta 15ean, Bilbon. Hurrengo egunean, 1978ko Emakumeek Zuzendutako Zinema Zikloa izango dute abiapuntu.
Irudiak genero ikuspegitik nola aztertu jorratuko dute urriaren 14an eta 15ean, Bilbon. Hurrengo egunean, 1978ko Emakumeek Zuzendutako Zinema Zikloa izango dute abiapuntu.
Nola irakurri irudi bat? Zer da ikuspegi feminista? Irudi bat feminista izan daiteke? Eta matxista? Galdera hauek eta gehiago izango dira mintzagai Zinemakumeak gara! mostraren abaroan antolatu duten Leélas como una chica lantegian. Urriaren 23tik 25era egingo dituzte saioak, 18:00tik 20:00etara, BBK Kuna aretoan.