Savage Cinema saileko filmak iragarri dituzte

Surfa, mendia eta snowboarda izango dira 65. Donostia Zinemaldiko Savage Cinema saileko protagonista nagusiak. Red Bull Media Housekin elkarlanean antolatutako atala da, eta orotara sei proiektu aurkeztuko dituzte aurtengoan, tartean, Rory Kennedy eta Jennifer Peedom zinegile ezagunen berriena, Mountain.