Ezagutu Irudienea guneko aurtengo egitaraua!

Abenduaren 6tik 10era luzatuko den 52. Durangoko Azokaren aurkezpenarekin batera, gune bakoitzaren programazioa ere aditzera eman dute gaur. Ikus-entzunezko urteko ekoizpen interesgarrienak biltzen dituen Irudienea gunean, halaber, dozenatik gora lan eskainiko dituzte, tartean, Estitxu (Franck Dolosor, 2017) dokumentala eta Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi, 2017) arrakastatsua. Hilaren 8an, gainera, ‘Handia’ efektua: zerk mugitzen gaitu? solasaldia antolatuko dugu Zinea atariko kideok, eta guztiok zaudete gonbidatuta!

By |2017-11-30T12:32:40+02:0021 azaroa, 2017|

Donosskino, film laburrei eskainitako Donostiako mostra berria

Kristonkino kolektiboaren ekimenez, film laburrei merezi duten ikusgarritasuna emateko mostra ibiltariaren lehen edizioa egingo dute aurtengo udan Donostian. Donosskino ez da jaialdi lehiakorra izango, zinema pasioz bizi duten ikusle eta sortzaileen arteko topagunea baizik, eta hiriko hainbat guneri erabilera berria emango die. Gainera, haurrentzako tailerrak antolatuko dituzte El Sekadero eta Kutxa Kultur Gelekin elkarlanean.

By |2017-06-15T09:50:39+02:005 ekaina, 2017|

Teknologia berriei buruzko gazteentzako lau ikastaro eskainiko dituzte udan Centak eta Kutxa Fundazioak

Argazkia: Helgi Halldorsson Centa eskolaren eta Kutxabank Fundazioaren arteko elkarlanari esker, gazteei zuzendutako lau ikastaro eskainiko dituzte udan: Bideoklip tailerra, Scratch tailerra, Mugikorretarako Albiste Kanalen sorkuntza tailerra eta TimeLapse tailerra.

By |2015-04-17T17:04:26+02:0015 apirila, 2015|
Go to Top