Ikuspuntu jaialdiak argitu ditu aurtengo foku garaikideak
Ikuspuntu – Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian Francis Alÿs, Tacita Dean eta Beatriz Santiago Muñoz zuzendariei eskainitako foku garaikideak ikusi ahal izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Mugimenduan dagoen irudia lantzen duten artisten lanak jasotzea da helburua.