Proiektuen arrakastarako bide berriak aztergai, Tabakaleran
2DEO – Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategiaren ekimenez, kontsumo-testuinguru berrien eraginaz arituko dira maiatzaren 29an Tabakaleran egingo duten jardunaldian. Elena Neira, Aritz Cirbian, Izaskun Arandia eta Beñat Iturrioz izango dira profesional gonbidatuak.