#TabakaleraEtxean: Sara Fantova, Maialen Beloki eta Celia Rico

Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak zuzeneko mahai-ingurua eskainiko du apirilaren 24an (ostirala) bere Vimeo katean. Sara Fantova, Maialen Beloki eta Celia Rico ariko dira hizketan 19:00etatik aurrera, eta filmen erreferenteak, zinema-genealogiak, proiektuak eta pasarte gustukoenak komentatuko dituzte. Saioa Lur Olaizolak gidatuko du.