Garapenean dauden proiektuetarako pitch-tailerra, Tabakaleran

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik eta Tabakalera – Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak antolatuta, garapenean dauden ikus-entzunezko proiektuei zuzendutako pitch-tailerra eskainiko dute, irailaren 6an eta 7an, Tabakaleran bertan. Ikus-entzunezko komunikazioan eta marketinean aditua den Alvaro Vega izango du gidari, eta parte hartu nahi dutenek uztailaren 5a baino lehen aurkeztu beharko dute dokumentazioa.

By |2023-06-15T09:27:23+02:0015 ekaina, 2023|
Go to Top