Zukugailua elkartea sortu dute Ipar Euskal Herrian

Urtebeteko gogoetaren ondoren, iragan azaroan sortu zuten Zukugailua, Ipar Euskal Herriko zinemaren alorreko eragileen arteko lotura indartu eta harrera zerbitzua eskaintzeko. Hamalau dira uneotan elkarteko kideak, eta Kanalduderen Bidarraiko egoitzan dute bulegoa.