Gaurtik igandera, Begibistan film laburren jaialdia Amurrion

Amurrioko film laburren Begibistan jaialdia gaur bertan, urriak 4, inauguratuko dute Ofibistan saileko filmen lehen emanaldiarekin. 20:00etan izango da, Amurrio Antzokian, eta bost film labur eskainiko dituzte, tartean, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Renovable (Kimuak 2016). Larunbatean egingo dute sari-banaketa ekitaldia, eta igandean Oskara Plazara dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Kukai Dantza Konpainiaren eta Arena Comunicación Audiovisualen eskutik.