Estreinaldiak: URRIAK 22

THE FRENCH DISPATCH Filma kazetarientzako maitasun-gutun bat da. Egunkari estatubatuar baten erredakzioan dago girotuta, XX. mendean, Frantzian, fikziozko hiri batean, eta The French Dispatch aldizkarian argitaratutako istorio-bilduma bat irudikatzen du. Aktore-zerrenda zabala da: Benicio Del Toro, Frances McDormand, Jeffrey Wright, Adrien Brody, Timothée Chalamet, Léa Seydoux, Tilda Swinton, Mathieu Amalric, Lyna Khoudri, Stephen Park, Owen Wilson, Bill Murray, etab. Filma 69. Donostia Zinemaldiaren PERLAK sailean aurkeztu zuten.

By |2021-10-21T11:32:35+02:0021 urria, 2021|

Zinemaldiko kritikak: ‘SUPERNOVA’

Zuzendaria: Harry Macqueen Urtea: 2020 Herrialdea: Erresuma batua Saila: SAIL OFIZIALA Harry Macqueen (Hinterland) aktore eta zuzendari ingelesaren bigarren film luzea da, eta gizonezko bikote heldu baten istorioa kontatzen du. Obra honen mundu mailako estreinaldia Donostiako Zinemaldian izan da, eta Urrezko Maskorra eta Sebastiane saria irabazteko hautagaietako bat da. Sam (Colin Firth) eta Tuskerrek (Stanley Tucci) hogei urte daramate elkarrekin eta beti bezain grinatsu daude

By |2023-02-01T16:44:47+02:0024 iraila, 2020|

Lau film berri, 68. edizioko Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian

Donostia Zinemaldiak 68. edizioko sail ofiziala osatuko duten lau film berri iragarri ditu. Danielle Arbid, Eduardo Crespo, Harry Macqueen eta Julien Templeren azken ekoizpenak Urrezko Maskorraren lehian izango direla jakinarazi dute antolatzaileek, eta Matt Dillon zinegile estatubatuarraren The Grat Fellove lehiaz kanpo programatuko dute. Bost filmak munduko estreinaldiak izango dira.

By |2020-08-06T12:00:51+02:006 abuztua, 2020|
Go to Top