Antzinako Filmak jasoko ditu Filmategiak, gordailurako

8 mm., Super-8, 9,5 mm., 16 mm. edo 35 mm. formatuetako pelikularik ba al duzu? Gustatuko al litzaizuke baldintza onenetan kontserbatu, eta, ahal den heinean, haiek hondatzea sahiestea? Euskal Herriarekin lotura duten aintzinako filmak galdegin ditu Euskadiko Filmategiak; trukean, telezineatutako edukia DVD batean edo disko gogor batean jasoko dituzte emaileek.

By |2019-08-06T11:54:39+02:006 abuztua, 2019|

Nafarroako Filmotekak iraileko programazioaren berri eman du

Udako atsedenaldiaren ostean, Nafarroako Filmotekak ikasturte berriari hasiera emango dio irailean, eta bertan ikusi ahal izango diren ziklo eta emanaldien berri argitu du. Buddahdeb Dasgupta zuzendari indiarraren lau film ikusteko aukera egongo da; zientziari eskainitako zikloaren bigarren proiekzio sorta prestatu dute; zinema dokumentalak bere tokia izango du; Iberoamerikako ekoizpen bat programatuko dute; eta sorpresaz betetako saio bereziek ere osatuko dute egitaraua. Emanaldiak 20:00etan izango dira.

By |2018-08-22T08:51:12+02:0021 abuztua, 2018|

Super8 irudiak bildu nahi ditu Euskal Zine Bilerak sortutako Atzo8 egitasmoak

Euskal Zine Bilerak, formatu analogikoan filmatutako filmen bilduma osatu nahian, Atzo8 proiektua jarri du martxan. Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean, Lekeition edota lekeitiar batek Super8 kamerarekin filmatutako etxeko irudiak, bidaiak, antzerkiak, dantzak, kalejirak, jaiak… batu nahi dituzte antolatzaileek.

By |2019-05-15T12:37:06+02:0020 abuztua, 2018|

Zineleku 2017 – Super 8 lantegia

Uztailaren 23tik abuztuaren 3ra Zineleku udalekuen bigarren edizioa egiten ari dira Gasteizen. Bartzelonako Crater Lab laborategiko lagunak ere bertan izan dira, Super 8 lantegia eskaintzen. Luz Roja kolektiboaren instalazioetan egin zuten saioa, eta haiekin izan ginen, ikastaroa jarraitzen. Pelikulak errebelatu eta proiektatu egin zituzten. Segidan duzue laburpen bideoa.

By |2019-05-20T15:44:51+02:002 abuztua, 2017|
Go to Top