‘Sunrise: A Song of Two Humans’ klasikoaren emanaldia, zuzeneko musikarekin

Donostiako Musika Hamabostaldiaren egitarauaren baitan, emanaldi berezia egingo dute igandean, abuztuak 8, Donostiako Artzain Onaren Katedralean. 20:00etan hasita, F.W. Murnauren Sunrise: A Song of Two Humans klasiko mutua proiektatuko dute, eta Thierry Escaich organo-jotzaile frantziarrak zuzeneko musika inprobisatuko du.

By |2021-08-03T11:20:02+02:003 abuztua, 2021|

Literatura solasaldia eta zinema emanaldia egingo dituzte Donostian

Gaur eta bihar, apirilak 14 eta 15, literatur solasaldia eta zinema emanaldi bat egingo dituzte Donostiako Aiete auzoan, Literatura eta Zinemaren Astea egitasmoaren baitan. 1850eko The Scarlet Letter (Nathaniel Hawthorne) eleberria izango dute hizpide gaur 18:00etan, eta bihar Sunrise: A Song of Two Humans (F.W. Murnau, 1927) filma eskainiko dute.

By |2021-04-16T12:03:46+02:0015 apirila, 2021|
Go to Top