Zinemaldiak 68. edizioko sail ofizialaren aurrerapena argitu du
Donostia Zinemaldiak 68. edizioko sail ofiziala osatuko duten filmen aurrerapena iragarri du. Aurretik ere ibilbidea egina duten Sharunas Bartas, Naomi Kawase, François Ozon eta Thomas Vinterberg zinegileen zein lehen filma aurkeztuko duten Dea Kulumbegashvili eta Takuma Sato zuzendarien lanek osatzen dute lehen zerrenda.