‘Suharra’ dokumentala aurkezteko emanaldiak

Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak zuzendutako Suharra dokumentalak galtzeko zorian dauden Euskal herriko behi-arrazak ditu aztergai, eta iragan ostegunean, ekainak 17, estreinatu zuten Zumaiako Aita Marin. Datozen asteetan, besteak beste, Hernanin eta Azpeitian eskainiko dute ganaduez gain, galtzear den nekazaritza bizimoduaren gaia ere jorratzen du ikus-entzunezkoak.