Kazetaritza Digitala saria jasoko du PRIMERAN plataformak
PRIMERAN euskarazko eta euskal edukien streaming plataformak Kazetaritza Digitala saria jasoko du, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak banatzen dituen Euskal Kazetaritza Sarien banaketa-ekitaldian. Euskarazko ikus-entzunezko edukien lehen plataforma gisa saritu dute.