‘Shame’ filma emango du Kresala Zineklubak, Flipesci sarien 10. urteurrenean

2022an hamar urte beteko dira zinemazale talde batek lehen Flipesci sariak banatu zituenetik. Era berean, 50. Urteko jarduna ospatzen ari da Kresala Zinekluba. Efemerideak ospatzeko aitzakia izango den Shame (2011) filmaren emanaldi berezia egingo dute elkarlanean, datorren maiatzaren 2an.