‘Aita Mari’ dokumentala eskainiko dute, gaur, ETB2 katean
Emanaldia 23:25ean hasiko da, eta eitb.eus webgunean ere egongo da ikusgai. Javi Julio zinemagile eta argazkilari donostiarrak zuzendutako filmak salbamendu-ontziak Mediterraneo itsasoan egiten duen lana du hizpide.