Martxoaren 17tik 31ra, Gizazinea zikloa Bilbon
Martxoaren 17an, ostirala, hasi eta hilaren 31ra arte, balioetan oinarritutako hezkuntza, giza eskubideak, genero berdintasuna, espetxe politika, eta beste hainbat gai sozial aztergai dituzten arte eta ikus-entzunezko sormenak eskainiko dituzte Bilboko bost aretotan, hiriko udalaren ekimenez, Gizazinea zikloan. Filmen kasuan, iazko Zinebi jaialdian eskaini zituzten hainbat laburren emanaldiarekin abiatuko dute ekimena.