Estreinaldiak: Abenduak 15

Alanis Anahí Berneri zinegile argentinarraren bosgarren film luzea Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zuten, eta zuzendari onenaren eta emakumezko aktore onenaren (Sofía Gala) Zilarrezko Maskorrak irabazi zituen. Galak Alanis izeneko prostitutaren papera antzeztu du filmean. Buenos Airesko kaleetan egiten du lan, eta urte eta erdiko seme txiki bat dauka. Giselarekin partekatzen duen pisuan bizi dira biak, baina egun batean, ikuskatzaileak etorriko dira eta Gisela atxilo