Estreinaldiak: Abuztuak 19

Les chevaliers blancs Joachim Lafosse belgikarraren lan berriak 2007an Chaden jazotako gertaera du oinarri. Filmean, baina, Move for Kids Gobernuz Kanpoko Erakundeko sei kide herrialde afrikarrera joango dira 300 umezurtz hartu eta Frantzian adopzio tramiteak abiatu dituzten bikoteei entregatzeko asmoz. Bidaia, baina, uste baino gehiago zailduko zaie, eta laguntza humanitarioaren inguruko mugen inguruan zalantza egingo dute. Vincent Lindon, Louise Bourgoin, Valérie Donzelli, Reda Kateb eta Yannick