Kresala Zinekluba: abendu eta urtarrileko egitaraua

Urteko azken bihilekorako filmen erakustaldiari erreleboa hartuta abiatuko du Kresala Zineklubak urte berriari hasiera emango dion programaketa. Datorren astelehenean, abenduaren 3an, zabalduko dute ziklo berria, Hjartasteinn / Heartstone (Guðmundur Arnar Guðmundsson, 2016) lanarekin;  eta urtarrilaren 20an itxiko dute, Madame Hyde (Serge Bozon, 2017) filmarekin.

By |2018-11-27T14:47:01+02:0027 azaroa, 2018|

Pello Gutierrezen ‘Zain’ izan da garaile Euskal Zine Bileran

40+1. Lekeitioko Euskal Zine Bileraren lehiaketak baditu bere irabazleak. Pello Gutierrezen Zain filmak jaso du film onenaren saria, eta Miren Mujikak jaso du zuzendaritza onenarena. Igor Rezolaren Fabrika(k) lanak jaso du gidoi onenaren errekonozimendua, eta azkenik, Eukeni Arriortuaren Pastoreak filma saritu du publikoak.

By |2018-10-15T12:19:36+02:0015 urria, 2018|
Go to Top