‘Zerua blu’ laburra Sheffield Doc Fest jaialdian lehiatuko da

Ekainaren 4tik 13ra luzatuko den Sheffield Doc Fest dokumentalen jaialdian egingo du Lur Olaizolaren Zerua blu laburrak nazioarteko estreinaldia. Ghosts and Apparitions sailean izango da ikusgai, eta ekainaren 5ean egingo dituzte emanaldiak. Mamaddi Jaunarenaren ibilbidea du aztergai 16 minutuko lanak.