Emakume zinemagileei eskainitako zikloa, martxoan Errenterian

Isabel Lamberti, Amy Seimetz eta Sofia Coppola zinemagileen lanekin osatu du Errenteriako Ozzinema zineklubak martxoko programazioa. Lehen saioa gaur bertan, martxoaren 4an, egingo dute, eta La última primera (2020) izango da ikusgai Niessen zinemetan 19:00etan, Donostia Zinemaldiko iragan edizioan Zuzendari Berriak saileko garaikurra erdietsi zuen proposamena.