Kritika: ‘Predator’

Zuzendaria: Shane Black Urtea: 2018 Herrialdea: AEB –The Expendables predatzailearen aurka– Aurreko mendeko 80ko hamarkadan Hollywoodetik zetozen filmek asko esplotatu zuten ikuskizunaren alderdia, inolako konplexurik gabe. Komedia lotsagabeak, efektu berezi berrituen zientzia-fikziozko filmak, beldurrezko labealdi berri bat, akziodun filmak, eta beste asko eta asko, garai horretan haurrak ginenentzako film mitikoak bihurtu zirenak. Gauzak horrela, 1987an espazio urrunetik munstro berri bat iritsi zitzaigun, Alien estralurtarraren ildotik