‘suKaldea’ egitasmoa abiatu du KBulegoak, jakintza praktikoa partekatzeko

Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko egitasmoa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitako KBulegoak. Diziplina anitzeko profesionalak protagonista izango dituen saioak izango dira, non bere proiektuen inguruko “sukalde kontuak” erakutsiko dituzten.