Estreinaldiak: Abenduak 14

Yuli Yuli filmak Carlos Acosta (bere burua antzezten du) dantzari kubatarraren bizitza kontatzen du, Habanako auzo xume batean emandako lehen urratsetatik, munduko ballet-konpainia handienetako baten izarra bilakatu arte. Yuli (Carlosen familia-ezizena), dantzarako gaitasun handiak izan arren, dantzaria izan nahi ez duen haurra da. Bere aitak, Pedrok, horretara behartuko du ordea, eta Kubako Ballet Eskola Nazionaleko irakasle eta zuzendari den Cherryren tutoretzapean, bere belaunaldiko dantzari onenetako bat bilakatuko da.