Silver Film Festival jaialdiaren lehen edizioa abiatuko dute gaur

Otsailaren 15etik 17ra bitartean, Bilbon, eta hilaren 23tik 25era, Getxon ospatuko dute “zinema eta senior mundua” uztartzeko xedez antolatutako kultura-ekimena. Besteak beste, Fantasia (Aitor Merino, 2021) ez-fikziozko film luzea eta Cuerdas (Estibaliz Urresola, 2022) film labur laudatua proiektatuko dituzte.

By |2023-02-14T12:58:41+02:0015 otsaila, 2023|

Gidoigileentzat legeen inguruko jardunaldia antolatu dute hil honetan Bilbon

Martxoaren 29an, asteazkena, ALMA Espainiako Gidoigileen Sindikatuak eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak gidoigileentzako legeen gaineko jardunaldi informatiboa antolatu dute. Bilboko Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan egingo dute saioa, eta gidoigile orok kontratu bat sinatzerakoan aintzat hartu beharreko kontuak aditzera emango dituzte.

By |2019-05-17T15:41:48+02:0017 martxoa, 2017|

SGAE Fundazioak Miren Manias ikerlariaren doktore tesia saritu du

SGAE Fundazioak Ikerketa Sariak banatzen ditu urtero, eta aurtengo deialdian, Doktore Tesi Onenaren kategorian, bi lan saritu ditu: Noemí Pulido Pavónen Explorando el vínculo entre la economía del copyright y la política de competencia tesia batetik, eta Miren Manias Muñoz gipuzkoarraren Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa (2005-2012): hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa tesia bestetik.

By |2015-12-30T16:03:09+02:0024 abendua, 2015|

Astelehenean hasiko da ‘Zine Kontari 2015’ euskarazko zinemaren erakustaldia, Bilbon

20. urte bete dituela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Euskal Herriko Gidoilari Profesionalen Elkarteak, horien artean, Zine Kontari 2015 euskaraz idatzi eta ekoiztutako zinemaren zikloa, SGAE Fundazioarekin elkarlanean. Euskarazko film labur eta luzeak sustatzeko asmoz, azaroaren 23tik 26ra luzatuko dira emanaldiak, Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Pase guztiak 19:00etan hasiko dira, eta bi euroko salneurria izango dute (bost euro lau saioetarako pasea hartuz gero). EGITARAUA: Azaroak 23,

By |2019-05-22T09:43:07+02:0020 azaroa, 2015|

Zabalik da 12. Iberoamerikako Zinema Proiektuak Garatzeko Ikastaroan izena emateko epea

Fikziozko film luzeak, animaziozkoak eta dokumentalak osatzeko laguntza behar duten esperientziadun gidoigile, ekoizle eta zuzendariei bideratutako 12. Iberoamerikako Zinema Proiektuak Garatzeko Ikastaroa urriaren 5etik azaroaren 13ra egingo dute SGAEren Madrilgo egoitzan. Izena emateko epea martxoaren 4ra arte izango da zabalik.

By |2015-02-23T12:09:55+02:0017 otsaila, 2015|
Go to Top