Abuztuaren 31ko ospakizunen baitan estreinatuko dute ‘Sutan’ film laburra

Abuztuaren 31ko oroitzapen ekitaldien baitan egingo dute Sutan film laburraren estreinaldia, hilaren 31n bertan, 19:00etatik aurrera, San Jeronimo aretoan (Kripta). Aurretik, Naroa Miguel aktorea eta Naia Arantzamendi zuzendaria protagonista izango dituen aurkezpena egingo du lan-taldeak, eta proiekzioaren ondoren mahai-inguruan arituko dira.