‘Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa’ filma euskaraz estreinatuko dute

Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez, Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa animaziozko filma euskaraz estreinatuko da apirilean. Igande honetan, apirilak 8, aurrestreinaldia egingo dute Beasaingo Usurbe zinema aretoan. https://youtu.be/6vX0gKXpwDI Leo Da Vinci, margolari, pentsalari eta asmatzaile gaztea maitemindu egin da, etxea sute baten ondorioz galdu duen Mona Lisarekin. Neska laguntzeko prest azalduko da Leo eta, horretarako, abentura zoroa eta zirraragarria prestatuko du: Urte batzuk lehenago Montecristo uhartetik gertu hondoratu zen piraten