2022ko Korterraza Gasteiz jaialdia Artium Museoan egingo da

Uztailaren 7tik 9ra bitartean ospatuko dute festibalaren hamahirugarren edizioa, eta 42 film laburrek eta 6 kontzertuk osatuko dute egitaraua. Horrez gain, iraila bitartean, lurraldeko 38 herri bisitatuko ditu Korterraza Araba ziklo ibiltariak.