Estreinaldiak: Ekainak 16

Cartas da guerra (Cartas de la guerra) Ivo Ferreira portugaldarraren opera prima iazko Berlingo jaialdian lehiatu zen, Sail Ofizialean, eta António Lobo Antunes idazle ezagunaren eleberrian du oinarria. 1971 eta 1973 urteen artean, Angola Portugalen menpeko kolonia zen garaian, bertara joan zen soldadu batek haurdun zegoen emazteari bidalitako gutunak biltzen ditu 2005ean argitaratutako literatur lanak. Istorioa Lobo Antunesen esperientzian oinarritutako dago, hura ere sendagile moduan