Donostia Zinemaldia Covid-19ak eragindako pandemiaren aurrean

“Azken urteotako aurkezpenetan erabili ditugun hitzek edo esaldiek ez dute balio gaurkoan”, hasi zuen bere hitzartzea Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak. Izan ere, COVID-19 gaitzaren agerpenak asko zaildu ditu 68. Edizioa izango denaren prestaketa lanak: Edukiera txikiagoa izango da, film gutxiago egongo dira, salmenta ‘online’ eta mailakatua izango da eta sarrera zenbakidunak salduko dira.