Platino sarietarako lau hautagaitza jaso ditu ’20.000 erle espezie’ filmak

Estibaliz Urresola laudioarrak zuzenduriko 20.000 erle espezie film arrakastatsuak lau hautagaitza jaso ditu Zinema Iberoamerikarraren Platino sarietarako. Euskal partaidetza duten Robot Dreams, Cerrar los Ojos eta Sultanaren Ametsa filmak ere ageri dira saritu ditzaketen lanen zerrendan.

By |2024-03-18T11:57:54+02:0018 martxoa, 2024|

Bederatzi Gaudi sari eskura ditzake Esti Urresolaren ‘20.000 erle espezie’ filmak

Estibaliz Urresola Solagurenek idatzi eta zuzendutako lehen film luzeak bederatzi hautagaitza eskuratu ditu XVI. Gaudi sariketarako, Kataluniako Zinemaren Akademiaren banaturiko golardoak eskuratzeko aukera gehien duen filmetako bat bilakatuz. Euskal ekoizpena duen Upon Entry eta Pablo Berger zinemagile bilbotarraren Robot Dreams zerrendan ageri dira ere.

By |2023-12-13T11:52:58+02:0013 abendua, 2023|

Erleen arrakasta nazioartean

Nazioarteko bidean sendo ari Estibaliz Urresola Solagurenen 20.000 erle espezie filma, herrialde eta jaialdiak konkistatuz. Tolosako (Okzitania) Cinespaña Jaialdian eta HamptonsFilm zinemaldian  lortu ditu azken aintzatespenak. Zorionak!

By |2023-10-18T09:57:38+02:0018 urria, 2023|

Zinemaldia Startup Challenge Sariak

Metabertsoan, adimen artifizialean, machine learning delakoan eta errealitate areagotuan, besteak beste, oinarritutako proiektu berritzaileak aurkezteko plaza izan da 2023an Zinemaldia Startup Chalenge egitasmoa. Zinemaldia & Technology ekitaldiaren esparruan kokatutako lehiaketa da, Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta SPRIren bitartez sustatutakoa TECNALIA, ALÍA eta Vicomtechen laguntzarekin. Jaialdiaren apustu estrategikoa gisara, eta teknologiari eta ikus-entzunezkoen industriari buruz hausnartzeko eta bi sektoreen arteko harremanak estutzeko

By |2023-09-29T09:34:55+02:0029 iraila, 2023|

Banatu dituzte 71. edizioko Industria Sariak

Ohiko zinema emanaldiez gain, Donostia Zinemaldiak industriari zuzendutako egitaraua ere hartzen du bere baitan. Nazioarteko hamaika herrialdetako profesionalak biltzen ditu hitzorduak, eta beren zenbait ekimen bildu ere programazioak. Hain zuzen ere, hilaren 25ean abiatu zituzten gehienak -Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa, WIP Latam eta WIP Europa egitasmoak-, eta hiru egunez luzatu dira. Halaber, Lau Haizetara Foroaren 19. edizioa ere gauzatu dute hilaren 27ra bitartean ere, eta Tabakalerak

By |2023-09-28T10:45:06+02:0028 iraila, 2023|
Go to Top