‘N’Diawaldy Bouly’ eta ‘Karta Astrala’, Euskal Zine Bilerako garaileak

Larunbat iluntzean, urriak 22, egin zuten Euskal Zine Bileraren itxiera eta sari-banaketa ekitaldia, eta film onenaren sari nagusiak Natxo Leuzak, profesionalen atalean, eta Koldo Garcia eta Maite Bidartek, amateurrenean, eskuratu zituzten, N’Diawaldi Bouly eta Karta Astrala lanengatik, hurrenez hurren.