Eusko Jaurlaritzak eLiburutegiaren sarbidea zabaldu die herritarrei

COVID 19aren hedapenak sortutako egoera kontuan hartuta, eta Euskadiko liburutegi publikoek aurrez aurreko zerbitzuak eten dituztenez, Eusko Jaurlaritzak herritar guztien eskura jarri du eLiburutegia. Eskatzen duen orori helaraziko diote edukietara sarbidea ematen duen pasahitza, salbuespen egoerak irauten duen bitartean.