Martxoko egitaraua prest du Nafarroako Filmotekak

Andrei Tarkovskyren Nostalghia (1983) filmak abiatu du, hilaren 1ean, zinema egitarau berria, eta gaur, Juan San Martin eta Ritxi Lizartzak lurraldean bertan errodatutako Ainarak dokumentala egongo da ikusgai. Ohiko atalek osatuko dute martxoko eskaintza, eta besteak beste, Márta Mészáros zinemagile hungariarrari eskainitako atzera begirakoak jarraipena izango du.

By |2023-03-02T11:02:36+02:002 martxoa, 2023|

‘Los pasos dobles’: Mitoa eta errealitatea nahasten direnean

Zuzendaria: Isaki Lacuesta Herrialdea: Espainia Urtea: 2011 -Mitoa eta errealitatea nahasten direnean- "We Are One: A global Film Festival" ekimenaren helburua zinema bidez mundu osoko ikusleak batu eta, ahal den neurrian, osasun-larrialdi egoera honetan laguntza eskaintzea da. Hortaz, 21 zinemaldiek -Annecy, Berlin, Cannes, Guadalajara, Jerusalem, Karlovy Vary, Locarno, Londres, Macao, Marrakech, Mumbai, New York, Rotterdam, Donostia, Sarajevo, Sundance, Sydney, Tokio, Toronto, Tribeca eta Venecia -

By |2020-05-27T12:36:27+02:0027 maiatza, 2020|

‘Overseas’: heroi eta morroi

Zuzendaria: Yoon Sung-A Herrialdea: Frantzia eta Belgika Urtea: 2019 -Heroi eta morroi - OVERSEAS filmak umezain edo garbitzaile gisa atzerrira joan behar izaten diren Filipinetako emakumeen ohiz kanpoko erretratua eskainiko digu. Haien familiei dirua bidali ahal izateko egiten duten sakrifizioa bada ere, Filipinako presidentearen hitzetan “Gure nazioko heroiak” dira. Izan ere, soldaduak balira bezala OFWsen (Overseas Filipino Workers-en) izena ematen dutenean, munduko famili aberatsen morroi

By |2020-05-20T13:51:05+02:0020 maiatza, 2020|

Apuntes para una película de atracos (2018)

Zuzendaria: Elías León Siminiani Herrialdea: Espainia Urtea: 2018 -Vallecas-eko Robin Hood-a- “Aspaldi egin nahi izan dut lapurreta film bat eta 2013an teleberrian ikusitako albiste batek interesa areagotu zidan. Banketxeetara estolderiatik sartzen zen tipo bat atxilotu zuten eta hedabideek Vallecas-eko robin hood-a bezala aurkeztu zuten. Nor ote zen tipo xelebre hau? Ez zeukan filmetako lapurren itxurarik. Eskutitz bat bidali nion espetxera eta hiru astetara, erantzuna jasoko

By |2020-05-08T12:56:06+02:006 maiatza, 2020|

‘CHAMBRE 212’: Izara azpiko isilekoak

Zuzendaria: Christophe Honoré Herrialdea: Frantzia-Belgika Urtea: 2019 –Izara azpiko isilekoak– Zinemaldiak ere badaude egoera berri honetara egokitzeko bideen bila. Batzuk data atzeratu dute, beste asko bertan behera gelditu dira eta badaude ere euren burua birziklatu dutenak. Hauxe da, hain zuzen, Bartzelonako D’A jaialdiak egin duena eta apirilaren 30etik maiatzaren 10era arte FILMIN plataforman gauzatuko dute aurtengo edizioa. Apustu ausarta, erabat. Ekimen honi esker, guztiok izango

By |2020-04-29T12:33:21+02:0029 apirila, 2020|

‘WILDLIFE’: Familia hausten denean

Zuzendaria: Paul Dano Herrialdea: AEB Urtea: 2018 -Familia hausten denean- Paul Dano, Ruby Sparks (2012), There will be blood (2007) eta beste hainbat film mitikoen aktore ospetsua, kamera atzean jarri da oraingo honetan bere opera prima gauzatzeko, WILDLIFE. Filmak 1960. urteko Montanara eramango gaitu eta bertan familia baten banaketaren lekuko izango gara. Istorio bihotz-erdiragarri bat, era neurriz kontatutakoa. Goi-mailako debuta, zalantzarik gabe. Cannes Zinemaldiko ‘Un

By |2020-04-23T12:44:04+02:0023 apirila, 2020|

Ex Libris: The New York Public Library

Zuzendaria: Frederick Wiseman Herrialdea: AEB Urtea: 2017 -LIBURUTEGIEN INDARRA. Frederick Wisemanek, aski saritua izan den dokumentagileak, irakaskuntza eta kultur erakundeei buruzko triptikoa osatuko du EX LIBRIS (2017) filmarekin. AT BERKELY (2013) filmean Kaliforniako unibertsitate publikoan sartu eta NATIONAL GALLERY (2014) filmean ikusleentzat Londreseko museoko ateak ireki ondoren, New Yorkeko liburutegiko barrenak erakutsiko dizkigu oraingoan, erakundearen eginkizunen, hiriko egoeraren eta Estatu Batuetako gizartearen erretratu zorrotza eskainiz.

By |2020-04-16T10:35:23+02:0016 apirila, 2020|

‘Rear Window’: Leihotik, begiluze

Zuzendaria: Alfred Hitchcock Urtea: 1954 Herrialdea: AEB -Leihotik, begiluze- Gutxi omen badira ere, badaude itxialdi honetan balkoietara kantatzera, zumba dantzatzera edo bingoan jokatzera ateratzen ez diren bizilagunak. Nireak, adibidez. Horregatik, asper-asper eginda eta begiluze, REAR WINDOW (1954) filmera jo dut  New Yorkeko kale txiki bateko bizilagunak zelatatzeko. Hain da ikaragarria 50eko hamarkadako New York… Maisulan hau behin eta berriro ikusi badut ere, inoiz zahartzen ez

By |2020-04-03T10:39:16+02:001 apirila, 2020|

‘Women Make Films’: Venusen zine eskola

Women Make Film: A New Road Movie Through Cinema Zuzendaria: Mark Cousins Herrialdea: Britainia Handia Urtea: 2019 -Venusen zine eskola- Mark Coussins, saiakeragile eta kritikaria, gure artean dugu berriro. Oihartzun handia izan zuen THE STORY OF FILM: AN ODYSSEY(2011) telesailarekin zinemaren historia gogora ekarri, “klasikoak” aztertu eta industriaren nondik norakoak mahaigaineratu ondoren, eta oraingoan emakume zinemagileen begiradak izango ditu oinarri zinema mundura gerturatzeko. Hauen lanak

By |2020-04-03T10:42:16+02:0025 martxoa, 2020|
Go to Top