Gaur bertan abiatuko dute Pre-Zinebi, Zinebi jaialdiaren aurreko ekitaldi sorta

Campos Eliseos Antzokian, 20:00etan, Zoe Berriatúa aktore, gidoilari eta zuzendariarekin gaur bertan, azaroak 3, egingo duten solasaldia izango da Pre-Zinebi zikloko lehen jarduera. Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkartearekin antolatutako ekitaldiaz gain, dena den, Zinebi-Express film laburren rallya eta Bilboko zinema eskoletako ikasleen lanak ikusarazteko bi saio egingo dituzte, besteak beste, 59. Zinebi jaialdia hasi aurreko egunetan.

By |2017-11-08T14:56:02+02:003 azaroa, 2017|
Go to Top