Martxoko emanaldiak iragarri ditu Mendi Tour 2022 zirkuitu ibiltariak

Mendi Tour 2022 zirkuitu ibiltariak abenturazko akzio dosi handiak ziurtatzen ari da urtarrilaz geroztik Euskal Herriko zein espainiar lurraldeko hiri eta herrietan. Dagoeneko, lotuta dituzte martxoko hitzorduak, non BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinema jaialdiko lan nabarmenenak pantailaratuko dituzten.