9. Santurzine jaialdiak Itziar Ituñori eskainiko dio Serantes saria

Urriaren 1etik 16ra luzatuko da 9. Santurzine jaialdia, eta iazko edizio bereziaren ondotik, ohiko programazioa berreskuratuko du festibalak. Itziar Ituño aktore eta abeslariak jasoko du aurten Serantes garaikur nagusia, eta bigarrenez, industriako profesionalei zuzendutako bi tailer eskainiko dituzte Zanturtzi Zine Lantegia atalean. Parte-hartzeari dagokionez, jasotako lanen marka hautsi dute beste behin, 847 proposamenekin.

By |2021-09-28T11:44:51+02:0028 iraila, 2021|

Zabalik da 9. Santurzine jaialdira lanak aurkezteko epea

Urriaren 1etik 16ra egingo dute Santurtziko Zine Jaialdiaren 9. ekitaldia, eta antolatzaileek ekimenaren bost atalak zein sarien zenbatekoa mantentzearen alde egin dute. Horrez gain, ostalaritza eta kultura seguruak direla erakusteko, emanaldiak hiriko tabernetan proiektatuko dituzte, eta iaz estreinakoz egin zuten Santurtzi Zine Lantegia jardunaldiak errepikatzeko asmoa ere iragarri dute.

By |2021-05-04T10:49:10+02:004 maiatza, 2021|

Asier Etxandiak Santurzine jaialdiaren Serantes saria jasoko du

Urriaren 4tik 19ra luzatuko den Santurzine Santurtziko Zine Jaialdiaren VII. edizioan, Asier Etxandia aktore bilbotarrak Serantes saria jasoko du. Zineman, antzerkian, telebistan zein musikan egindako ibilbide ausarta aitortzera dator garaikurra, eta jaialdiari itxiera emango dion galan, hilaren 19an, egingo diote entrega.

By |2019-09-25T15:47:44+02:0025 iraila, 2019|
Go to Top