Santurtzine jaialdiak izen-emate deialdia aurreratu du

Santurtzine Santurtziko Zine Jaialdiak “arteak gizarterako daukan balioaren” alde egitea erabaki du, hala, zortzigarren edizioan izena emateko irekiera-data aurreratu egin du, “itxialdian parte hartzaileek irudimena landu dezaten”.  Estatal, Ibiltariak, Kalean eta Euskal Pantailak atalak irekita egongo dira abuztuaren 15era arte. Bertokoa (Santurtzi) saila, ordea, irailaren 13an itxiko dute.