‘Min lilla syster’ eta ‘Merci patrón!’, Filmazpit katalogoan

Atzerriko filmak euskarazko azpidatziekin eskaintzen dituen Filmazpit katalogoak bi izenburu berri eskainiko ditu aurrerantzean: Sanna Lenken zinegilearen Min lilla syster (Nire ahizpa perfektua, 2015) drama gogorra, eta Frantzian sekulako arrakasta izan duen François Ruffin kazetariaren Merci patron! (Eskerrik asko, ugazaba!, 2015) dokumentala.