Eskalada izango da aurtengo Bilbao Mendi Film Festivaleko protagonista nagusia

Mendia eta arriskuzko kirolak lantzen dituzten filmen Bilboko zinema jaialdiak zortzigarren edizioa izango du aurtengoa. Abenduaren 11n, ostirala, egingo dute inaugurazio ekitaldia Euskalduna Jauregian, eta ondorengo bederatzi egunetan 43 film eskainiko dituzte lehiaketaren baitan. Beste hiru lehiaketaz kanpo aurkeztuko dituzte, eta filmez gain, dozena bat jarduera ere egiteko aukera izango da. Badator Bilbao Mendi Film Festival!