Euskal zinema garaikideari eskainitako zikloa, Quebec hiriko filmategian

Etxepare Euskal Institutuak antolatutako Saison Quebec – Pays Basque kultur trukerako egitasmoak programa zabala eskainiko du bere azken txanpan, 2022ko udazkenean. Bi urteko ibilbidea itxiko dute diziplina anitzeko hainbat sortzaile eta jarduerek, tartean, euskal zinema garaikideari eskainitako zikloak.

By |2022-09-02T11:36:04+02:002 iraila, 2022|

Euskal zinema garaikidea bistaratuko dute Quebecen irailean

Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioak bideratutako Saison Québec-Pays Basque ekimenean, Euskadiko Filmategiak eta Cinémathèque Québécoisek elkarlanean prestatu zuten eta apiriletik ekainera Donostian eta Bilbon burutu zuten zinema zikloa izan zen programaren lehen mugarria. Bada, irailean zehar euskal zinema garaikidea bistaratuko dute Montrealen, eta besteak beste, Montxo Armendarizen Tasio (1984), Roberto Castónen Ander (2009) eta Iratxe Fresnedaren Irrintziaren oihartzunak (2016) eskainiko dituzte.

By |2021-09-10T12:04:30+02:0010 iraila, 2021|

Zinema zikloa, ‘Saison Québec-Pays Basque’ egitasmoa abiatzeko

Euskal kultura eta sorkuntza garaikideari Quebecen leiho bat irekitzea eta, era berean, Quebeceko sortzaileen lana Euskadin erakustea du helburu 2021 eta 2022 urteetan Quebeceko eta Euskadiko hiri nagusietan garatuko den programa kultural eta artistikoak, eta lehen mugarria Euskadiko Filmtegiak Cinémathèque Québécoisen laguntzarekin ondutako zinema zikloa izango da, apirilaren 1etik aurrera.

By |2021-09-10T11:25:23+02:0025 martxoa, 2021|
Go to Top