Sorpresaz beteta itzuliko da Bang Bang Zinema Antzoki Zaharrera

Donostiako Bang Bang Zinemak proiekzio bikoitza izango duen saio berezi batekin berrartuko du bere jarduna, Antzoki Zaharrean. Ekainaren 20an izango da, 19:30ean, baina segurtasun neurriak bermatzeko asmoz, abonatuak bakarrik gerturatu ahalko dira. Emanaldiak sorpresa izango dira, izan ere, emango dituzten filmak ez dituzte aldez aurretik iragarriko. Sarrerak ekainaren 15a baino lehen eskuratu daitezke lehiatilan edota antolatzaileekin korreo elektronikoz harremanetan jarrita.

By |2020-06-11T10:19:25+02:0011 ekaina, 2020|
Go to Top